lunes, 30 de mayo de 2011

Asteburu hau Colombresen pasatu dut.

Asteburu hau Colombresen pasatu dut, nire ahizpa Ainhoarekin eta bere lagun batekin, ibilaldi bat egin genuen, zaldiak, behiak, ardiak, ahuntzak, tximeletak, urtxintxak... ikusi nituen, udaberria hasi da. Eta kanta berri bat ezagutu nuen, entzuteko klikatu link honetan (Videoklipa ez da oso ona.)
http://www.youtube.com/watch?v=ue-FnsqS5cM&feature=relmfu
Gero hondartzara joan ginen eta areaz gaztelu bat egin genuen, bero asko egiten ez bazuen ere, uretan olatuak saltatu genituen. Horrez gain asteburuan liburu polit bat irakurri nuen, Irakurgaiak 6. maila, gehien gustatu zitzaidan istorioa kontatuko dizuet:
Munduan hainbeste eltxo egotearen arrazoia
Orain dela urte asko eta asko, ibai ertzean, bi eltxo erraldoi agertu ziren, garai hartan bizi ziren indioak beldurtu eta hil egiten zituztenak, orduan indioek bi eltxoak hil zituzten, baina eltxoak ez ziren han bukatu, bi eltxoen odoletik eltxo txikitzo pilo bat atera ziren, beren lagun erraldoiak mendekatzera. Eta hori da munduan hainbeste eltxo egotearen arrazoia.
Eta hori da egin dudana asteburuan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario