lunes, 6 de diciembre de 2010

DURANGOKO AZOKA

Atzo Durangoko azokara joan nintzen nire familiarekin eta hiru liburu erosi nituen:
Nur eta magia-kanpamentua, Ederra egin du Leok! eta Geronimo Stilton: Munduko lasterketa eroena.
Toti Martinez de Lezeak Nurren liburua sinatu eta dedikatu zidan eta marrazkilariak, Juan Luis Landak marrazki bat egin zidan liburuan.
Gizon bat Geronimo Stiltonez mozorratu zen eta dedikazioa ere bai idatzi zidan bere sinadurarekin.
Oso pozik bueltatu nintzen etxera eta asko guztatzen zait Durangoko azoka.

No hay comentarios:

Publicar un comentario